<![CDATA[Getxo udalerriko Euskal Herrian Euskaraz]]> http://www.fotolog.com/guehe Tue, 09 Feb 2010 09:18:13 -0500 Mon, 30 Mar 2009 12:57:28 -0400 Getxo euskaldunerantz abia gaitezen! guehe http://www.fotolog.com/guehe/31048127?utm_source=main&utm_medium=rss&utm_campaign=feed Mon, 30 Mar 2009 00:00:00 -0400
Getxo udalerrian azken 10 urteotan euskarak arlo formaletan aurrera egin du, euskalgintzan, herrigintzan, irakaskuntzan eta abarretan jardun duten ehunaka pertsonen lanari esker. Tokiko administrazioak ere hutsaren hurrengotik abiatu eta euskaldunekin duen zor historikoaren zati bat estaltzera etorri da: euskara zerbitzua, euskara planak, ekimen solteak eta diru-laguntzak. 2008ko abenduan prentsari aurkeztutako II Plan Nagusiak zer ekarriko duen ikusteke dago. Baina, egungo dinamikarekin ezin da eraiki Euskal Herri euskalduna ahalbidetzeko estrategikoak diren Getxo eta Bilbo Handi euskaldunak. Getxon ere, eskolak euskaldundu behar du Igeritoki bat ezin da bete isurbidea irekita uzten bada. Etorkin berriak zein zaharrak euskalduntzeko komeriak; gure gazte euskaldunen artean espainola gero eta hedatuago; eta belaunaldi berrien euskalduntzea bermatzen saiatuko den eskola ereduari betoa jarri diote EAJk eta PSE-EEk. Hemen, Landa alkateak, eredu euskaldun bakarra baino, etorkinen seme-alabak B eredu batera bidaltzea hobetsi du Udalbatzan. Bitartean, haur hezkuntzan %48k euskararen jabetza bermatzen ez duten ereduetan ikasten du. “Elebitasunaren” diskurtsoaren pean Bestalde, merkataritzan, borondate hutsezko neurriak baino ezin ditu hartu Udalak, Iturbe zinegotziak onartu zuenez Eusko Jaurlaritzako dekretua “hemen ia ez da igarriko” eta. Badaezpada, 600.000 euroko Valora proiektuaren ikastaroak espainolez ematen dituzte. Baina hori ez da salbuespena: iaz emakumeentzako 17 ikastaroetatik bakarra egin zen euskaraz; gazte ikastaroetan, euskara inoiz ez da %25etik igaro; Haur Zineman %33 baino gutxiago; Getxolandian umeekin lan egiten dutenei ez zaie euskaraz jakitea eskatu... Gainera, emandako hitzak ere jan egin ditu EAJk. 2002ko planean kaleak euskaraz jartzea agindu zuen, EA, ezker abertzalea eta PPren babesarekin. Hiru kale berri euskaraz jarrita, Iturbek dagoeneko Udalbatzan esan du ez dutela hizkuntz paisaia euskaldunduko. Hots, “elebitasuna” aitzakia dela ez dago Getxo euskaldunerantz pausuak emateko borondaterik eta hizkuntza inposatua garaile ateratzen da. Honek badu konponbidea Esandakoak esanda, hizkuntza politika zuzentzea badago: - Erakunde ordenamendua aldatuz udal jardueran euskarak zeharkako presentzia eta kudeaketa izateko. - Benetako euskara batzordea sortuz, non, egungo bazterkeria alde batera utzita, euskalgintzako eragile guztiek eta ordezkari politikoek zein jendarte mailakoek, era parte hartzailean, Ordenantza eta Euskara Plan egokiak diseinatu eta horietatik eratortzen diren aurrekontuen jarraipena egingo duten. - Euskararen Ordenantzak eratu, tokiko euskaldunoi tokiko berme legala emateko, eta hizkuntza eskubideak errespetarazteko. II EBPNk ez ditu aintzat hartzen. - Euskararen politika aktiboetarako aurrekontuaren %2 bideratuz. Hautua egiteko garaia Baina, ez gaitezen erakundeengan itsutu. Bertako euskaldunok eta komunitate euskalduna lo jarraitzen badugu nekez lortuko dugu funtsezko aurrerapausorik. Garaia da konturatzeko hemen bizi dugun hizkuntza gatazkan senide, lagun, ezagun, bezero eta abarrekin ditugun harremanetan edota gure aisialdirako baliabideetan espainola dela gutxika-gutxika gure euskalduntasuna txikitu eta espainol bihurtzen gaituena. Orain dela 809 urteko okupazioarekin hasitako asimilazio prozesua indartu ala gelditzea bakoitzaren eta, batez ere, komunitate euskaldunaren esku dago. Hartu erabakia: izan euskaldun, jokatu euskaldun gisa. Horretarako gainera, aitzakia ederra duzu ostiral honetan, Korrikarekin batera ttipi ttapa jarduteko eta hortik aurrera euskara ulertzen duen edonorekin euskaraz moldatzeko. Euskara ikasi, erabili eta defendatu!
http://www.fotolog.com/guehe/31048127?utm_source=main&utm_medium=rss&utm_campaign=feed Getxo euskaldunerantz abia gaitezen! Getxo udalerrian azken 10 urteotan euskarak arlo formaletan aurrera egin du, euskalgintzan, herrigintzan, irakaskuntzan eta abarretan jardun duten ehunaka pertsonen lanari esker. Tokiko administrazioak ere hutsaren hurrengotik abiatu eta euskaldunekin duen zor historikoaren zati bat estaltzera etorri da: euskara zerbitzua, euskara planak, ekimen solteak eta diru-laguntzak. 2008ko abenduan prentsari aurkeztutako II Plan Nagusiak zer ekarriko duen ikusteke dago. Baina, egungo dinamikarekin ezin da eraiki Euskal Herri euskalduna ahalbidetzeko estrategikoak diren Getxo eta Bilbo Handi euskaldunak. Getxon ere, eskolak euskaldundu behar du Igeritoki bat ezin da bete isurbidea irekita uzten bada. Etorkin berriak zein zaharrak euskalduntzeko komeriak; gure gazte euskaldunen artean espainola gero eta hedatuago; eta belaunaldi berrien euskalduntzea bermatzen saiatuko den eskola ereduari betoa jarri diote EAJk eta PSE-EEk. Hemen, Landa alkateak, eredu euskaldun bakarra baino, etorkinen seme-alabak B eredu batera bidaltzea hobetsi du Udalbatzan. Bitartean, haur hezkuntzan %48k euskararen jabetza bermatzen ez duten ereduetan ikasten du. “Elebitasunaren” diskurtsoaren pean Bestalde, merkataritzan, borondate hutsezko neurriak baino ezin ditu hartu Udalak, Iturbe zinegotziak onartu zuenez Eusko Jaurlaritzako dekretua “hemen ia ez da igarriko” eta. Badaezpada, 600.000 euroko Valora proiektuaren ikastaroak espainolez ematen dituzte. Baina hori ez da salbuespena: iaz emakumeentzako 17 ikastaroetatik bakarra egin zen euskaraz; gazte ikastaroetan, euskara inoiz ez da %25etik igaro; Haur Zineman %33 baino gutxiago; Getxolandian umeekin lan egiten dutenei ez zaie euskaraz jakitea eskatu... Gainera, emandako hitzak ere jan egin ditu EAJk. 2002ko planean kaleak euskaraz jartzea agindu zuen, EA, ezker abertzalea eta PPren babesarekin. Hiru kale berri euskaraz jarrita, Iturbek dagoeneko Udalbatzan esan du ez dutela hizkuntz paisaia euskaldunduko. Hots, “elebitasuna” aitzakia dela ez dago Getxo euskaldunerantz pausuak emateko borondaterik eta hizkuntza inposatua garaile ateratzen da. Honek badu konponbidea Esandakoak esanda, hizkuntza politika zuzentzea badago: - Erakunde ordenamendua aldatuz udal jardueran euskarak zeharkako presentzia eta kudeaketa izateko. - Benetako euskara batzordea sortuz, non, egungo bazterkeria alde batera utzita, euskalgintzako eragile guztiek eta ordezkari politikoek zein jendarte mailakoek, era parte hartzailean, Ordenantza eta Euskara Plan egokiak diseinatu eta horietatik eratortzen diren aurrekontuen jarraipena egingo duten. - Euskararen Ordenantzak eratu, tokiko euskaldunoi tokiko berme legala emateko, eta hizkuntza eskubideak errespetarazteko. II EBPNk ez ditu aintzat hartzen. - Euskararen politika aktiboetarako aurrekontuaren %2 bideratuz. Hautua egiteko garaia Baina, ez gaitezen erakundeengan itsutu. Bertako euskaldunok eta komunitate euskalduna lo jarraitzen badugu nekez lortuko dugu funtsezko aurrerapausorik. Garaia da konturatzeko hemen bizi dugun hizkuntza gatazkan senide, lagun, ezagun, bezero eta abarrekin ditugun harremanetan edota gure aisialdirako baliabideetan espainola dela gutxika-gutxika gure euskalduntasuna txikitu eta espainol bihurtzen gaituena. Orain dela 809 urteko okupazioarekin hasitako asimilazio prozesua indartu ala gelditzea bakoitzaren eta, batez ere, komunitate euskaldunaren esku dago. Hartu erabakia: izan euskaldun, jokatu euskaldun gisa. Horretarako gainera, aitzakia ederra duzu ostiral honetan, Korrikarekin batera ttipi ttapa jarduteko eta hortik aurrera euskara ulertzen duen edonorekin euskaraz moldatzeko. Euskara ikasi, erabili eta defendatu! guehe http://www.fotolog.com/guehe/29422619?utm_source=main&utm_medium=rss&utm_campaign=feed Wed, 17 Dec 2008 00:00:00 -0500
Iruzurraren legeari ateak itxi! Gaur, kalera! Adar jotzeaz eta gutaz trufatzeaz aspertuta gaude euskaldunok. Horregatik gaur, asteazkena, hilak 17, "Eskolak euskaldundu! EAJ eta EA: adar jotzerik ez!" esango dugu Algortako Telletxe plazan, arratsaldeko 19:30ean. Herritar guztiak bertara joatera, zein eguerdiko 12etan Areetan, Leioan eta Sopelan deitutako elkarretaratzeetan parte hartzera deitzen ditugu, Eskolak Euskaldundu Herri Ekimenak iruzurraren legeari ateak ixteko deitu duen mobilizazio egunarekin bat eginez. Izan ere, Tontxu Camposek zuzentzen duen Hezkuntza Sailak hizkuntza ereduen politika ez gainditzeko sasiproposamena aurkeztu du Gasteizko Legebiltzarrean onartu dadin. Mobilizazioak Uribe Kosta eta Erandion: Leioa eta Erandioko campusa: - Lanuztea eta elkarretaratzea Bilboko Arriaga plazan, Eusko Alkartasunaren egoitzaren aurrean, 12:00etan. Leioa eta Itzubaltzeta / Romoko Romo-Artaza institutua: - Lanuztea eta elkarretaratzea Areetako Adiskidetasun kalean, Eusko Alkartasunaren egoitzaren aurrean, 12:00etan. Getxoko Aixerrota institutua: - Lanuztea eta elkarretaratzea Areetako Adiskidetasun kalean, Eusko Alkartasunaren egoitzaren aurrean, 12:00etan. Erandioko Ategorri-Tartanga institutua: - Lanuztea eta elkarretaratzea Areetako Adiskidetasun kalean, Eusko Alkartasunaren egoitzaren aurrean, 12:00etan. Leioako Askartza institutua: - Lanuztea eta elkarretaratzea ikastetxean bertan, 12:00etan. Sopelako Ander Deuna ikastola: - Lanuztea eta elkarretaratzea ikastetxean bertan, 12:00etan. Algorta: - Elkarretaratzea Telletxe plazan, 19:30ean.
http://www.fotolog.com/guehe/29422619?utm_source=main&utm_medium=rss&utm_campaign=feed Iruzurraren legeari ateak itxi! Gaur, kalera! Adar jotzeaz eta gutaz trufatzeaz aspertuta gaude euskaldunok. Horregatik gaur, asteazkena, hilak 17, "Eskolak euskaldundu! EAJ eta EA: adar jotzerik ez!" esango dugu Algortako Telletxe plazan, arratsaldeko 19:30ean. Herritar guztiak bertara joatera, zein eguerdiko 12etan Areetan, Leioan eta Sopelan deitutako elkarretaratzeetan parte hartzera deitzen ditugu, Eskolak Euskaldundu Herri Ekimenak iruzurraren legeari ateak ixteko deitu duen mobilizazio egunarekin bat eginez. Izan ere, Tontxu Camposek zuzentzen duen Hezkuntza Sailak hizkuntza ereduen politika ez gainditzeko sasiproposamena aurkeztu du Gasteizko Legebiltzarrean onartu dadin. Mobilizazioak Uribe Kosta eta Erandion: Leioa eta Erandioko campusa: - Lanuztea eta elkarretaratzea Bilboko Arriaga plazan, Eusko Alkartasunaren egoitzaren aurrean, 12:00etan. Leioa eta Itzubaltzeta / Romoko Romo-Artaza institutua: - Lanuztea eta elkarretaratzea Areetako Adiskidetasun kalean, Eusko Alkartasunaren egoitzaren aurrean, 12:00etan. Getxoko Aixerrota institutua: - Lanuztea eta elkarretaratzea Areetako Adiskidetasun kalean, Eusko Alkartasunaren egoitzaren aurrean, 12:00etan. Erandioko Ategorri-Tartanga institutua: - Lanuztea eta elkarretaratzea Areetako Adiskidetasun kalean, Eusko Alkartasunaren egoitzaren aurrean, 12:00etan. Leioako Askartza institutua: - Lanuztea eta elkarretaratzea ikastetxean bertan, 12:00etan. Sopelako Ander Deuna ikastola: - Lanuztea eta elkarretaratzea ikastetxean bertan, 12:00etan. Algorta: - Elkarretaratzea Telletxe plazan, 19:30ean. Larunbatean, 18:00etan, BECera! guehe http://www.fotolog.com/guehe/29312592?utm_source=main&utm_medium=rss&utm_campaign=feed Thu, 11 Dec 2008 00:00:00 -0500
Hitzetatik ekintzetara igarotzeko garaia da. "Bai euskarari"-tik "Euskaraz, bai"-ra, alegia. Euskal Herri euskalduna eraikitzeko bidean euskalgintzak aro berriari ekingo dio larunbateko ekitaldian, "pauso bat harago" joanez. Ez galdu, izan partaide. Eskualdean, sarreren bat gelditzen zaigu, bestela BEC-en bertan hartu ahal izango dira ekitaldia baino lehen, agortu arte.
http://www.fotolog.com/guehe/29312592?utm_source=main&utm_medium=rss&utm_campaign=feed Larunbatean, 18:00etan, BECera! Hitzetatik ekintzetara igarotzeko garaia da. "Bai euskarari"-tik "Euskaraz, bai"-ra, alegia. Euskal Herri euskalduna eraikitzeko bidean euskalgintzak aro berriari ekingo dio larunbateko ekitaldian, "pauso bat harago" joanez. Ez galdu, izan partaide. Eskualdean, sarreren bat gelditzen zaigu, bestela BEC-en bertan hartu ahal izango dira ekitaldia baino lehen, agortu arte. Euskaraz Bai: 13an BECera joateko eskuratu zure sarrera guehe http://www.fotolog.com/guehe/29105750?utm_source=main&utm_medium=rss&utm_campaign=feed Sun, 30 Nov 2008 00:00:00 -0500
Abenduaren 13an, larunbata, euskalgintzaren nazio elkargunea den Kontseiluak Euskaraz Bai nazio ekimena eta ikuskizuna egingo du Barakaldoko BECen arratsaldeko 6etan. Ekitaldi hori Bai Euskarari ekimenak Euskal Herriko 5 futbol zelai handienak euskararen alde bete eta 10 urteetara dator. Gogoratu dezagun 1998ko ekitaldi hark hainbat udalerritan normalizazio planak egitea, Bai euskarari ziurtagiriari milaka enpresa eta eragile atxikitzea, euskararen telefonoa sortzea, Behatokia eratzea edota euskararen aldeko Akordio Sozio Politikoa sinatzea ahalbidetu zituela. Gainera, Euskaraz Bai ekimen berriarekin Kontseiluaren 10. urteurrena ospatu eta euskararen normalizazioan pauso bat harago, jauzia, emateko asmoa dago. Izan ere, "Bai Euskarari" esatetik "Euskaraz Bai" egitera bultzatu nahi du euskalgintzak normalizazioaren fase berrian. Baina ikuskizuna eta inflexio puntu hori galtzerik ez baduzu doako sarrera izatea beharrezkoa duzu. Kontuan hartu milaka lagun gelditu zirela futbol zelaietatik at orain dela hamar urte. • Sarrera oraindik ez baduzu eskatu, mezu bat bidaltzea besterik ez duzu egin behar izango sarrera erreserbatzeko. Idatzi, mesedez, guehe@euskalerria.org helbidera honako hau jarriz: zure izen-abizenak, zenbat sarrera nahi duzun eta e-posta maiz erabiltzen ez baduzu zure telefono zenbakia. Kontseilutik sarrerak heldu bezain laster zurekin jarriko gara harremanetan. • Bestalde, nahiago baduzu, eskualdean eta nazioan hainbat lekutan dago izena emateko aukera: • Astrabuduan: Egoki taberna: Etxegorri 6, eta Primera Linea taberna: Trabudu 2. Telefonoa: 944 671 418. • Erandion (Altzaga): Hegoalde taberna: San Inazio, 3 eta La Plaza taberna: San Jeronimo, 14. Telefonoa: 944 670 848. • Berbots Erandion Euskaraz elkartea: Telefonoa: 630 404 171. Posta elektronikoa: berbotserandio@telepolis.com • Itzubaltzeta / Romon: Branka taberna: Ezekiel Agirre 28. • Algortan: UKBERRI.NET: Karitatea 1, sotoa, 9. bulegoa. Telefonoa: 944 910 476. Posta elektronikoa: idazkaritza@ukberri.net , San Nikolas ikastola: Areneazpi 15. Telefonoa: 944 305 478. Posta elektronikoa: snikolas@ikastola.net , Getxo udalerriko EHE: guehe@euskalerria.org • www.nierebanoa.com eta 902 820 240 telefonoa.
http://www.fotolog.com/guehe/29105750?utm_source=main&utm_medium=rss&utm_campaign=feed Euskaraz Bai: 13an BECera joateko eskuratu zure sarrera Abenduaren 13an, larunbata, euskalgintzaren nazio elkargunea den Kontseiluak Euskaraz Bai nazio ekimena eta ikuskizuna egingo du Barakaldoko BECen arratsaldeko 6etan. Ekitaldi hori Bai Euskarari ekimenak Euskal Herriko 5 futbol zelai handienak euskararen alde bete eta 10 urteetara dator. Gogoratu dezagun 1998ko ekitaldi hark hainbat udalerritan normalizazio planak egitea, Bai euskarari ziurtagiriari milaka enpresa eta eragile atxikitzea, euskararen telefonoa sortzea, Behatokia eratzea edota euskararen aldeko Akordio Sozio Politikoa sinatzea ahalbidetu zituela. Gainera, Euskaraz Bai ekimen berriarekin Kontseiluaren 10. urteurrena ospatu eta euskararen normalizazioan pauso bat harago, jauzia, emateko asmoa dago. Izan ere, "Bai Euskarari" esatetik "Euskaraz Bai" egitera bultzatu nahi du euskalgintzak normalizazioaren fase berrian. Baina ikuskizuna eta inflexio puntu hori galtzerik ez baduzu doako sarrera izatea beharrezkoa duzu. Kontuan hartu milaka lagun gelditu zirela futbol zelaietatik at orain dela hamar urte. • Sarrera oraindik ez baduzu eskatu, mezu bat bidaltzea besterik ez duzu egin behar izango sarrera erreserbatzeko. Idatzi, mesedez, guehe@euskalerria.org helbidera honako hau jarriz: zure izen-abizenak, zenbat sarrera nahi duzun eta e-posta maiz erabiltzen ez baduzu zure telefono zenbakia. Kontseilutik sarrerak heldu bezain laster zurekin jarriko gara harremanetan. • Bestalde, nahiago baduzu, eskualdean eta nazioan hainbat lekutan dago izena emateko aukera: • Astrabuduan: Egoki taberna: Etxegorri 6, eta Primera Linea taberna: Trabudu 2. Telefonoa: 944 671 418. • Erandion (Altzaga): Hegoalde taberna: San Inazio, 3 eta La Plaza taberna: San Jeronimo, 14. Telefonoa: 944 670 848. • Berbots Erandion Euskaraz elkartea: Telefonoa: 630 404 171. Posta elektronikoa: berbotserandio@telepolis.com • Itzubaltzeta / Romon: Branka taberna: Ezekiel Agirre 28. • Algortan: UKBERRI.NET: Karitatea 1, sotoa, 9. bulegoa. Telefonoa: 944 910 476. Posta elektronikoa: idazkaritza@ukberri.net , San Nikolas ikastola: Areneazpi 15. Telefonoa: 944 305 478. Posta elektronikoa: snikolas@ikastola.net , Getxo udalerriko EHE: guehe@euskalerria.org • www.nierebanoa.com eta 902 820 240 telefonoa. Iruñeako manifestaziorako deia berretsi dute guehe http://www.fotolog.com/guehe/28913184?utm_source=main&utm_medium=rss&utm_campaign=feed Thu, 20 Nov 2008 00:00:00 -0500
Eguesibarren euskaraz ere bai plataformak Perez Nievas Nafarroako Hezkuntza arduradunarekin bildu ostean hezkuntza Departamentuak ez duela D ereduko eskolarik jarriko Sarrigurenen. Hori dela eta, plataformak azpimarratu du larunbat honetan, Iruñean, euskararen ofizialtasuna Nafarroa osoan aldarrikatuko duen manifestaldirako deia. Nafarroako ezker abertzaleak errotiko aldaketa behar dela adierazi du: http://ttiki.com/1445 Argibide gehiagorako: http://ttiki.com/1444
http://www.fotolog.com/guehe/28913184?utm_source=main&utm_medium=rss&utm_campaign=feed Iruñeako manifestaziorako deia berretsi dute Eguesibarren euskaraz ere bai plataformak Perez Nievas Nafarroako Hezkuntza arduradunarekin bildu ostean hezkuntza Departamentuak ez duela D ereduko eskolarik jarriko Sarrigurenen. Hori dela eta, plataformak azpimarratu du larunbat honetan, Iruñean, euskararen ofizialtasuna Nafarroa osoan aldarrikatuko duen manifestaldirako deia. Nafarroako ezker abertzaleak errotiko aldaketa behar dela adierazi du: http://ttiki.com/1445 Argibide gehiagorako: http://ttiki.com/1444 Apirilaren 3an izango da gurean Korrika 16 guehe http://www.fotolog.com/guehe/28800714?utm_source=main&utm_medium=rss&utm_campaign=feed Fri, 14 Nov 2008 00:00:00 -0500
"Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira" lelopean aurkeztu dute gaur Bilbon Korrikaren 16. edizioa, 2009ko martxoaren 26tik apirilaren 5era Tutera eta Gasteiz lotuko dituena. Lelo horrekin, Euskal Herrira etorri, euskarara hurbildu, ikasi eta seme-alabei transmititu dietenei esker ona adierazi nahi dietela azaldu du Edurne Brouard Korrikaren arduradunak. Gainera, Euskal Herritik kanpora abiatu behar zirenei zein Frankismoaren eta jokabide jakobinoen eraginez euskara galdu zuten eta berreskuratu duten makina bat familiei ere egindako ahaleginagatik "eskerrik zintzoena" eman eta bere omenaldi xumea egin nahi izan die AEKk Korrika honen bidez. Korrika Laguntzaile kanpaina ere aurkeztu dute. Uribe Kosta eta Erandiori dagokionez, Korrikak apirilaren 3an, ostirala, izango da gurean. Argibide gehiagorako: http://ttiki.com/1363
http://www.fotolog.com/guehe/28800714?utm_source=main&utm_medium=rss&utm_campaign=feed Apirilaren 3an izango da gurean Korrika 16 "Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira" lelopean aurkeztu dute gaur Bilbon Korrikaren 16. edizioa, 2009ko martxoaren 26tik apirilaren 5era Tutera eta Gasteiz lotuko dituena. Lelo horrekin, Euskal Herrira etorri, euskarara hurbildu, ikasi eta seme-alabei transmititu dietenei esker ona adierazi nahi dietela azaldu du Edurne Brouard Korrikaren arduradunak. Gainera, Euskal Herritik kanpora abiatu behar zirenei zein Frankismoaren eta jokabide jakobinoen eraginez euskara galdu zuten eta berreskuratu duten makina bat familiei ere egindako ahaleginagatik "eskerrik zintzoena" eman eta bere omenaldi xumea egin nahi izan die AEKk Korrika honen bidez. Korrika Laguntzaile kanpaina ere aurkeztu dute. Uribe Kosta eta Erandiori dagokionez, Korrikak apirilaren 3an, ostirala, izango da gurean. Argibide gehiagorako: http://ttiki.com/1363